Zu Zarelako Jakintza
Behin baino gehiagotan esan dugu Jakintza ikastola komunitate bat dela. Izenlagun asko jarri dizkiogu orain artean gure komunitateari: irekia, anitza, elkarlanean oinarritu eta elkarlanak aberasten gaituena. Aspaldiko kontua baita harremana emankorrena dela, harremanak erakartzen gaituela eta elkar aberasten gaituela. Ez dira ezaugarri txarrak ez horixe! Orain, ordea, beste bat gehitzera gatoz, jakintzazu.net, aurreko ezaugarriak ahaztu gabe, gure ikastolako komunitate digitala sortzera eta osatzera dator. Beraz, guraso, ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gainerako pertsona guztien bilgune izateko sortu da.
Jakintza ikastolan, teknologia berriak ez dira etorkizuna, oraina baizik. Ilusio, fede eta gogo handiz eraiki den errealitatea. Garbi dago aukera eta abantaila handiak eskaintzen dituztela tresna berri hauek. Jakintzako komunitatea aberasteko, elkarren berri izateko, hitz batez, komunikazioa sustatzeko aukera paregabeak eskaintzen dituelako.
Teknologia berriak gure ikastolan errealitate bat direla ederki asko dakite gure ikasleek. Gurasoek, honen berri jaso duten arren, erabiltzaile bihurtu behar ditugula iruditzen zaigu ere. Euren seme-alabek ikastolan erabiltzen dituzten tresnak ezagutzeko hauek erabiltzea bezalakorik ez dago.
Jakintzazu.net, funtsean, blogak sortzeko gunea da. Komunitateko erabiltzaile bakoitzak nahi adin blog izan ditzake eta hauetako bakoitzean nahi adin erabiltzailek har dezakete parte. Horrela, erabiltzaile bakoitzak bere blog propioa kudea dezake. Hala eta guztiz ere, norbaitek ez badauka garbi blog baten kudeatzaile izan nahi duen, beti dauka aukera, aurretik sortutako beste blog baten administratzailearekin hitz egin eta bere blogean idazteko aukera izateko. Ikusten den bezala oso sistema malgua da Jakintzazu.
Webgune bereziak dira. Bereziak dira, arrazoi deberdinengatik:
Erantzuna garbia da: EZ. Tresna hauek ez dute inongo trebetasun berezirik eskatzen eta edozeinek erabiltzeko modukoak dira. Aurrean esan bezala, bloga sortzea izugarri sinplea da. Bloga edukiz hornitzeko edozein testu prozesadore (Microsoft Word, OpenOffice…) batean topa dezakegunaren antzeko editore bat izango dugu eskura. Horrekin nahikoa da hasteko. Halere, konfiantza eta trebezia irabazten den heinean, oinarrizko erabilerari zuku gehiago ateratzeko nahia agertu daiteke. Horretarako orri berezi bat prestatu dugu mota guztietako laguntzekin: tutorialak, bideoak, gidak… Hala eta guztiz ere, zalantzak sortzen badira, beti izango da aukera zalantza horiek Jakintzazuko foroan ipintzeko. Lehenbailehen jasoko duzu zure galderaren erantzuna, ziur egon horretaz!
Hasieran esan dugun bezala, komunitate hau bereziki Jakintza ikastola osatzen dugun kideentzat sortu da. Bloga sortu ahal izateko beharrezkoa da gure ikastolako helbide elektroniko propioa edukitzea. Horrela ez bada, ezingo da bloga sortu. Ikasle ohi edo gurasoren batek parte hartu nahiko balu, egokiena gurekin harremanetan jartzea izango litzateke. zuen mezuan ondorengo datuak adierazi beharko dituzue:
Lehenik eta behin zuen partaidetza eta bereziki zuen ekarpenak. Jakin, oso gustura jasoko ditugula eta tokia egingo zaiela jakintzazu.net-en.
Ez dugu bestelako baldintzarik jarri nahi bertan partehartzeko, hori bai, komunitate guztietan izaten dituzte arau edo funtzionatzeko kode batzuk eta gurean ere behar dira. Horixe da partaide guztiei eskatzen zaizuena, oinarrizkoak diren arauak edo kodeak errespetatzea. Pertsona askeak izanik, besteena errespetatzen jakitea. Komunitateko beste edozein kideek egindako ekarpenak errespetuz tratatzea.