Zu Zarelako Jakintza
Jo dezagun zure bloga sortu duzula eta dagoeneko zure lehen artikuluak argitaratu dituzula. Ziurrenik, une honetan, zure blogari etekin handiagoa ateratzeko irrikaz zaudela. Zerbitzu gehigarriak erabili nahiko dituzu, bere itxura aldatu eta zure gustura egokitu, zure lagunen blogen estekak txertatu…. Eta nola egin hori guztia? Tira, praktika pixka bat hartu beharko duzu lehen egunetan. Zer egin dezakezun eta nola egin behar duzun jakiteko, hemen ipintzen dizugu hogei orrialdeko tutorial txiki bat. Bertan, modu simple eta erraz batean, admin gunetik burutu daitezkeen eginkizunen berri ematen zaizu. Tutoriala argazkiz beteta dago, egoera erreal baten aurrean topatuko dituzun elementuak erraz identifikatzeko moduan. Beraz, egizu klik estekan eta jaitsi tutoriala zure ordenagailura.
Jakintzazuren azpian dagoen aplikazioa Wordpress Multiuser (WPMU) da. Wordpress da une honetan, blogak sortzeko mundu mailan gehien erabiltzen den aplikazioa. Aplikazio hau Wordpress.com blog komunitatean erabiltzen da, hau izanik mundu mailan dagoen blog komunitaterik handiena. Wordpress.com eta Jakintzazu.net plataformen funtzionamendua ia berbera izanik, pentsatzen dugu lehenengoaren inguruko tutorial hau baliagarria izango zaizuela. Gida hau Mario Nuñez irakasleak sortu du, denon eskura ipini duelarik. Aurrekoarekin nahikoa ez baduzu, hona hemen beste bat
Blogen erabilera irakaskuntzan geroz eta arruntagoa da. Hezkuntzan erabiltzen diren blogei edublog izena ematen zaie. Mundu mailan edublogak eskaintzen dituzten atari asko topa daitezke. Hauen artean ezagunena eta, zalantzarik gabe, hedatuena Edublogs.org da. Atari honen azpian ere (nola ez!) WPMU topa daiteke. Sortzaileek oinarrizko erabilera azaltzeko asmoz bideo batzuk zintzilikatu dituzte sarean. Bideo hauek ingelesez egon arren, oso nargigarriak izan daitezkeela iruditu zaigu eta horrexegatik ipintzen dizkizuegu hemen. Blog baten oinarrizko kudeaketa ulertzeko, funtzionamenduan dagoen baten adibidea jartzea bezalakorik ez dago.