Nabegaziora joan

Oinarrizko gida

Bloga sortzeko gida laburra

Jakintzazun blog bat sortu nahi baduzu ondorengo urratsak eman beharko dituzu:

  1. Lehenik eta behin, orri nagusian topatuko duzun “Sortu bloga!” adierazten duen irudian klikatu. Egizu klik bestela azpikoan eta bloga sortzeko prozesua abian ipiniko duzu.
  2. Sortu Bloga!

  3. Ondoren agertuko den leihoan erabiltzaile izena eta eposta helbidea idatzi beharko dituzu.
  4. bloga_sortu01

  5. Irakurri ezazu arretaz eremuen azpian adierazten zaizuna; garrantzitsua da baldintzak betetzea bestela prozesu osoa bertan behera gera daiteke. Gogoratu, blog bat eskuratzeko beharrezkoa dela ikastolako posta elektroniko kontu bat izatea. Blog bat eskuratu nahi duzula adierazi ondoren, sakatu “Hurrengoa”
  6. bloga_sortu02

  7. Oraingoan zure blogaren izenburua eta helbidea zehaztu beharko dituzu.
  8. bloga_sortu03

  9. Jakintzazuk web helbide jakin bat proposatzen dizu (http://erabiltzaileizena.jakintzazu.net modukoa. Gustukoa ez baduzu aldatzeko unea duzu; behin helbidea zehaztu ondoren hau ezingo da berriro aldatu. Beraz, ondo pentsatu!. Blogaren izena hautatu. Kasu honetan, aldatu nahiko bazenu, beti izango zenuke aukera izenburu berri bat aukeratzeko; ez ordea, helbide elektronikoarekin. Sakatu orain “Izena eman” botoia.
  10. bloga_sortu04

  11. Gauzak ondo joan badira, adierazi duzun postontzira mezu bat bidali dela adieraziko zaizu. Denbora epe labur baten ondoren gure mezu bat jasoko duzu. Bertan, zure kontua aktibatzeko esteka batean klik egiteko eskatuko zaizu. Egizu horrela.
  12. bloga_sortu05

  13. Web orri berri bat izangu duzu begien aurrean. Bertan, blogaren administrazio gunean sartzeko erabili beharko dituzun erabiltzaile izena eta pasahitza agertuko dira. Kopia itzazu eta azpian agertuko den “Saioa hasi” estekan klik egin ondoren, txertatu itzazu login egiteko agertuko zaizun leihoan.
  14. bloga_sortu06

  15. Horixe da guztia! Blogeatzen hasteko moduan zaude!!

OHARRA: ezer egin aurretik alda ezazu sistemak eman dizun pasahitza. Zoaz admin guneko “Erabiltzaileak” atalera eta bertan, egizu klik “Zure profila” delakoan. Leiho berriaren eskuin aldean eta beheran, pasahitza aldatzeko aldatzeko aukera izango duzu. Gogoratzen erraza izango den bat hautatzea gomendatzen dizugu. GARRANTITSUA!! Sistemak ongi etorriko mezu bat bidaliko dizu prozesu osoa amaitzerakoan. Bertan, zure erabiltzaile izenak eta pasahitza agertuko dira. Posta elektroniko hau galduz gero, ezingo duzu saioa hasi zure blogean, ez baduzu aurretik pasahitza aldatu. Beraz, adi ibili!

Blogak: atalen deskribapena eta kudeatzeko gida laburra

Behin bloga sortu ondoren prest zaude ekoizpen lanarekin hasteko. Ekoizpen prozesuarekin hasi aurretik, komenigarria litzateke blogek dituzten atal ezberdinen inguruko oinarrizko ezagutza izatea. Bestalde, blogaren kudeaketa osoa admin gunetik egiten denez, komenigarria litzateke ere, gune honetako atal ezberdinen inguruan oinarrizko ezagutza izatea. Hau guztia azpiko aurkezpenean ikusi ahal izango duzu:

Goiko aurkezpenaren kalitate bajuaren ondorioz ez bazaizkizu gauzak oso garbi geratu, egizu klik hemen eta pantaila handian irekiko den flash fitxategi bat irekiko da.